
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Verari
Ene baitan zuhaitz bat dago
bere kimua eguzkitik ekarri nuen.
Hostoak suzko arrainen antzera kulunkatzen zaizkio eta
fruituek txorien antzera egiten dute txio.
Astronautak aspaldi jaitsi ziren
ene baitako izarrera.
Ametsetan entzundako hizkuntzetan mintzo dira
agindurik, erdeinurik eta erregurik gabe.
Ene baitan bide zuri bat dago.
Bertatik iragaten dira inurriak gari-aleak aldean
eta kamioiak jai-giroan.
Kotxe funebreak galarazita daude
Ene baitan denbora baraturik dago
arrosa gorri eta perfumatu baten antzera.
Baina gaur ostirala da eta bihar larunbata.
Aunitz galdu dut, ez dut ezer askorik baina niri bost.
Kislovodsken, 1960ko urtarrilaren 15ean
VERA’YA
Bir ağaç var içimde / fidesini getirmişim güneşten. / Salınır yaprakları ateş balıklar gibi / yemişleri kuşlar gibi ötüşür. // Yolcular füzelerden / çoktan indi içimdeki yıldıza. / Düşümde işittiğim dille konuşuyorlar, / komuta, böbürlenme, yalvarıp yakarma yok. // İçimde ak bir yol var. / Karıncalar buğday taneleriyle / bayram çığlıklarıyla kamyonlar gelir geçer / ama yasak, geçemez cenaze arabası. // İçimde mis kokulu / kızıl bir gül gibi duruyor zaman. / Ama bugün cumaymış, yarın cumartesiymiş, / çoğum gitmiş de azım kalmış, umurumda değil.