
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Oinutsik
Gure buru gainean eguzkia
suzko
turbante bat da.
Lur itxiak
gure oin biluziak janzten ditu.
Baserritar bat
bere mando zaharra baino hilago
gure ondoan.
Gure ondoan? Ez.
Sutan dagoen
gure odolean.
Bizkarra anekarik gabe.
Ukabila zartailurik gabe,
zaldirik, autorik,
zaindaririk gabe,
herrixkak zeharkatu ditugu, hartz-gordelekuak,
lur zingiratsuak,
mendi biluziak.
Horrela paseatzen gara lurralde hauetan.
Behi gaixoen
begi hezeetan
eremu harritsuen ahotsa entzuten dugu.
Lurrak golde beltzei
urrezko ziri-hatsa
ukatu egiten diela
ikusi dugu!
Ez ginen ibili ametsetan paseatuko bagina bezala.
Ez.
Beste simaur bat iritsi zen simaur baten ondoren.
Horrela aurkitzen ditugu lur hauek.
Guk
ondo dakigu
zein den
herrialde honen nostalgia.
Nostalgia hori
lerro eta zeinuetan adierazten da
materialista baten garuna bezala.
Nostalgia honek badu materia!
Etxe
baxuek
kopetilun
sator-zulo diren kaleen gainean
lo egiten dute kuzkurtuta.
Turbante brodatuak daramatzaten horiek
begi diabolikoak dituzte
eta tortolen hitzak.
Dendetan esertzen dira hankak gurutzatuta.
Haien aurrean
apurtutako abarketetakoak.
Guardia
memelo batek
gidatuta darama
soroan elkar maite zuen bikote bat.
Herriko kafean
aitona zahar bizarzuriak
azentu sakonez xuxurlatzen du bere otoitza
eta aurpegira tu egiten dio
pasatzen den bikoteari
zerbitzari nerabeari desioz begiratzen dion bitartean.
Horrelakoa da
malenkonia hiri honetan,
lo-usain garratza isurtzen duen marmita
erromantikotasunik gabea.
Bi hitzetan
laburbiltzen den
nostalgia
du arimak:
lurruna!
elektrizitatea!