
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Abiatzear naizela
Abiatzear naizela,
zeregin asko ditut amaitzeke.
Gazela libratu nuen ehiztariaren atzaparretatik
baina konortea galduta egon zen luzaroan.
Laranja hartu nuen arbolatik hara
baina ezin izan nion azalik kendu.
Izarrekin elkartu nintzen
baina ezin izan nituen zenbatu.
Ura atera nuen putzutik
baina ezin izan nuen edalontzietan zerbitzatu.
Arrosak jarri nituen erretiluetan
baina ezin nituen harrizko katiluak zizelkatu.
Ez nituen amoreminak asetu.
Abiatzear naizela,
zeregin asko ditut amaitzeke.
1959ko ekaina
GİDERAYAK
Giderayak işlerim var bitirilecek, / giderayak. / Ceylanı kurtardım avcının elinden / ama daha baygın yatar ayılamadı. / Kopardım portakalı dalından / ama kabuğu soyulamadı. / Oldum yıldızlarla haşır neşir / ama sayısı bir tamam sayılamadı. / Kuyudan çektim suyu / ama bardaklara konulamadı. / Güller dizildi tepsiye / ama taştan fincan oyulamadı. / Sevdalara doyulamadı. / Giderayak işlerim var bitirilecek, / giderayak.