
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Bursako kartzela - XX. mendean
“Ene maitea, orain lokartu eta
ehun urte barru itzartu”.
“Ez, ez naiz desertorea,
nire mendeak ez nau izutzen:
nire mende dohakabe, iskanbilatsu,
kementsu, handi, heroikoa.
Ez naiz egundo damutu
mundura goizegi sortzeaz.
XX. mendekoa naiz eta harro nago.
Nagoen lekuan, zuen artean, egotea
nahikoa dut. Eta mundu berri baten alde borrokatzea…”.
“Ehun urte barru, ene maitea…”.
“Ez. Ezen laster, eta hala eta guztiz,
hilzorian eta berpiztear dagoen ene mendea,
azken egun ederrak biziko dituen ene mendea,
goiztiriko garrasiek urratu duten ene gau izugarria,
ene mendea,
eguzkiz lehertuko da,
zure begien antzera,
ene maitea”.
YİRMİNCİ ASRA DAİR
— Uyumak şimdi, / uyanmak yüz yıl sonra, sevgilim... / — Hayır, / kendi asnm beni korkutmuyor / ben kaçak değilim. / Asnm sefil, / asnm yüz kızartıcı, / asnm cesur, / büyük / ve kahraman. / Dünyaya erken gelmişim diye kahretmedim hiçbir zaman. / Ben yirminci asırlıyım / ve bununla övünüyorum. / Bana yeter / yirminci asırda olduğum safta olmak / bizim tarafta olmak / ve dövüşmek yeni bir âlem için... // — Yüz yıl sonra, sevgilim... // — Hayır, her şeye rağmen daha evvel. / Ve ölen ve doğan / ve son gülenleri güzel gülecek olan yirminci asır / (benim şafak çığlıklarıyla sabaha eren müthiş gecem), / senin gözlerin gibi, Hatçem, / güneşli olacaktır...