
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Infernuko putzua
Seydi Fakilli deritzon herrian emakumeak ilaran putzutik ura ateratzeko zain
bata besteari soka bakarrarekin loturik
infernuko putzutik ura ateratzeko
harri aroko emakumeok lur azpian
hogeita hamar metrora dagoen putzutik ateratzen dute ura.
Ilunabarra da
lur mortuetan
ur uherra lo dago lur azpian hogeita hamar metrora.
Emakumeek ura ateratzen dute ilaran bata besteari soka bakarrarekin loturik.
Nekea baino
tristura da
eta itxaropenik eza eta gosea.
Gizakia gizaki denetik
idia idi denetik
lanabesak lanabes direnetik
nehork ez du antzeko madarikaziorik pairatu.
Izurriteek uzta hondatu zuten
bankariek terrazetan kafea hartzen zuten bitartean
lurra hilda dago
ur uherra lo dago lur azpian hogeita hamar metrora
ezin izan zuten 15 lirako urteko tasa ordaindu
Seydi Fakillin emakumeek ura ateratzen dute infernuko putzutik.
Atzar hadi, ene Anatolia, atzar hadi hilamets honetatik.
1962ko abuztuaren 30ean
GAYYA KUYUSU
Şeydi Fakıllı köyünde kadınlar art arda dizilmiş su çekerler / art arda bağlanmışlar bir tek ipe / su çekerler gayya kuyusundan, / su çeker taş devri kadınlan / otuz metre altından yerin. / Güneş yağar / toprak ölü / su uyur otuz metre derinde karanlık ve çamurlu. // Kadınlar art arda bağlanmış bir tek ipe su çekerler. / Yorgunluk filân değil / dışında yorgunluğun bu, / kederin de, umutsuzluğun da, açlığın da, / bilirim, bu kahrolası şeyin böylesini duymadılar / insanlar insan / öküzler öküz / âletler âlet olalı beri. // Kımıl böcekleri tahılı yedi / kahvenin önünde banka memurları / toprak ölü / su uyur otüz metre derinde karanlık ve çamurlu / yıllık taksit 15 lira verilemedi. / Şeydi Fakıllı köyünde kadınlar su çeker gayya kuyusundan / Uyan Anadolu’m uyan ölüm uykusundan.