
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Vera esnatzen denean
Aulkiek eta mahaiek
zutunik dagite lo
kilima ahoz gora dago
edergarriek begiak zarratuta dituzte
ispilua lo dago
leihoek guztiz zarratuta dituzte begiak
balkoia hankak dingilizka dago lo
aurrez aurre tximiniak lo daude teilatuetan
baita akaziak zintarrietan ere
lo dago lainoa
izarra sabelean
argia lo dago, etxe barruan zein kanpoan
esnatu zinen, ene maitea
aulkiak esnatu
eta bazterretan barreiatu ziren
mahaia ere esnatu zen
kilima, zutitu eta eseri egin zen
edergarriak nahieran ernatu ziren
ispilua aintzirak egunsentian legez itzartu
leihoek euren begi urdin eta zabalak ireki zituzten
balkoiak, esnatu
eta hankak bildu zituen
aurreko tximiniei kea zerien
akaziak txorrotxioka hasi ziren zintarrietan
itzartu zen lainoa
eta sabelean zeraman izarra jaurti zuen gure gelara
argia esnatu zen, etxe barruan zein kanpoan, eta
zure ilea
zure gerri biluzia
zure oin zuriak
gainezkatu zituen.
Moskun, 1960ko maiatzean
VERA’NIN UYKUDAN UYANIŞI
İskemleler ayakta uyuyor / masa da öyle / serilmiş yatıyor sırtüstü kilim / yummuş nakışlarını / ayna uyuyor / pencerelerin sımsıkı kapalı gözleri / uyuyor sarkıtmış boşluğa bacaklarını balkon / karşı damda bacalar uyuyor / kaldırımda akasyalar da öyle / bulut uyuyor / göğsünde yıldızıyla / evin içinde dışında uykuda aydınlık / uyandın gülüm / iskemleler uyandı / köşeden köşeye koşuştular / masa da öyle / doğrulup oturdu kilim / nakışları açıldı katmer katmer / ayna seher vakti gölü gibi uyandı / açtı kocaman mavi gözlerini pencereler / uyandı balkon / toparladı bacaklarını boşluktan / tüttü karşı damda bacalar / kaldırımda akasyalar ötüştü / bulut uyandı / attı göğsündeki yıldızı odamıza / evin içinde dışında uyandı aydınlık / doldu saçlarına senin / dolandı çıplak beline ak ayaklarına senin.