Poesia kaiera
Poesia kaiera
Nazim Hikmet
itzulpena: Gotzon Barandiaran
2025, poesia
64 orrialde
978-84-19570-54-3
Nazim Hikmet
1902-1963
 
Poesia kaiera
Nazim Hikmet
itzulpena: Gotzon Barandiaran
2025, poesia
64 orrialde
978-84-19570-54-3
aurkibidea
 

 

Odolez eta izerdiz

 

Igeltseroak kantuan ari dira

Eraikitzea eta kantatzea ez dira ber gauza

Eraikitzea

  arean zailagoa da

Igeltseroaren bihotzak

jolas-parke baten antzera

  dirdiratzen du

Baina eraikuntza-lanak ez dira jolas-parkeak

Hemen lokatza, elurra eta haizea elkartzen dira

Eta odoletan dauden eskuak

Ogia ez da beti egunekoa

Eta kafea ez dago beti bero

Batzuetan ez dago azukrerik

Hemengo gizon guztiak ez dira heroiak

Lagunak ez dira beti leialak

Eraikitzea eta kantatzea ez dira ber gauza

Baina igeltseroak egoskorrak dira

Eta eraikina zerurantz oldartzen da

Gorago, gorago, beti gorago

Lehen solairuan loreontziak paratu dituzte

Eta txoriek eguzkia goratzen dute hegoetan

hirugarren solairuraino

Adreilu bakoitzean bihotz bat taupaka

Eraikina gero eta gorago

odolez eta izerdiz gorago.