
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Asia eta Afrikako idazleei
Anaiok,
ilehoria banaiz ere
asiarra naiz
begiurdina banaiz ere
afrikarra naiz
han ene herrian zuhaitzak ez dio bere enborrari itzal egiten
zuenean legez
han ene herrian ogia lehoiaren ahoan dago,
herensugeek iturrien magalean egiten dute lo
eta jendea berrogeita hamarrak bete aurretik hiltzen da
zuenean legez
ilehoria banaiz ere
asiarra naiz
begiurdina banaiz ere
afrikarra naiz
nire herrikideen % 80k ez daki ez irakurtzen ezta idazten ere
eta hala ere, poemak ahoz aho dabiltza eta kanta bihurtzen dira
han ene herrian poemak bandera bihur litezke
zuenean legez
gure poemek, gure idi gosetiekin bat eginik,
lurra lantzeko gai izan behar dute
gure poemek arroz-soro zingiratsuetan belaunetaraino
aritzeko gai izan behar dute
galdera orori erantzuteko
argi guztiekin bat egiteko
gure poemek kilometrotako mugarri tinkoak izan behar dute
inork baino lehenago bistaratu behar dute etsaia hurbiltzen
oihaneko tam-tamak jotzeko gai izan behar dute
eta Lur osoan herri bat pertsona bat loturik deino
zeruan hodei atomiko bakar bat ageri den artean
gure poemek prest egon behar dute arima, gogoeta, adimena eta ondasun oro
askatasunaren alde emateko
Moskun, 1962ko urtarrilaren 22an
ASYA-AFRİKA YAZARLARINA
Kardeşlerim / bakmayın sarı saçlı olduğuma / ben Asyalıyım / bakmayın mavi gözlü olduğuma / ben Afrikalıyım / ağaçlar kendi dibine gölge vermez benim orda / sizin ordakiler gibi tıpkı / benim orda arslanın ağzındadır ekmek / ejderler yatar başında çeşmelerin / ve ölünür benim orda ellisine basılmadan / sizin ordaki gibi tıpkı / bakmayın san saçlı olduğuma / ben Asyalıyım / bakmayın mavi gözlü olduğuma / ben Afrikalıyım / okuyup yazma bilmez yüzde sekseni benimkilerin / şiirler gezer ağızdan ağıza türküleşerek / şiirler bayraklaşabilir benim orda / sizin ordaki gibi / kardeşlerim / sıska öküzün yanına koşulup şiirlerimiz / toprağı sürebilmeli / pirinç tarlalarında bataklığa girebilmeli / dizlerine kadar / bütün soruları sorabilmeli / bütün ışıklan derebilmeli