
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Zuri esker
meloi usaina duen mundu garbi eta lurrindua da egun oro.
Zuri esker
fruitu oro eskura datorkit eguzkia naizelakoan.
Zuri esker itxaropenaren eztia baino ez dut dastatzen.
Zuri esker dagit taupada bihotzak.
Zuri esker
ene gaurik bakartienek irri dagite horman eskegita dagoen Anatoliako kilimaren antzera.
Zuri esker ene bidearen amaieran, ene hirira iritsi ezinik,
arrosadi batean hartu dut atseden.
Zuri esker jantzirik leunenekin kantari
betirako atsedena eskaintzera
ate-joka datorkidan heriori ez diot sartzen utzi.
1960ko abuztuaren 29an
Her günüm mis gibi dünya kokan bir kavun dilimi / senin sayende. / Bütün yemişler elime güneştenmişim gibi uzanıyor / senin sayende. / Senin sayende yalnız umutlardan alıyorum balımı. / Yüreğimin çalışı senin sayende. / En yalnız akşamlarım bile duvarında gülen bir Anadolu kilimi / senin sayende. / Şehrime ulaşmadan bitirirken yolumu / bir gül bahçesinde dinledim senin sayende. / Senin sayende, içeri sokmuyorum / en yumuşak urbalarını giyip / büyük rahatlığa çağıran türküleriyle kapımı çalan ölümü