
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Hirurogei urte ditut
hemeretzi nituenetik gurari bat dut
euri lokatz uda negu
lotan itzarrik
ene ametsaren xerka nabil.
Banantzeak zer ez ote dit kendu:
kilometro mordo bat itxaropen, tristura tonaka,
orraztu nituen ileak, estutu nituen eskuak.
Ezin izan dut ene ametsa baztertu.
Aldean erabili dut Europan, Asian, Afrikan barna
amerikarrek baino ez zidaten bisa ukatu
itsasoa, mendiak, basamortuak baino, jendea maite dut
jendeak beti harritu nau.
Espetxeetan nire askatasunaren argia izan da
erbestean nire ogiaren lagun
iluntzero, egunsentiro:
nire herriaren askapen ametsa.
1962
Yaşım altmış / on dokuzumdan beri bir düş görürüm / yağmur çamur yaz kış / uykuda uyanık / takılmış düşümün peşine yürürüm. / Neleri alıp götürmedi benden ayrılık; / kilometrelerle umut, tonlarla keder, / taradığım saçlar, sıktığım eller. / Bir düşümle ayrılmadık. / Avrupa’yı, Asya’yı, Afrika’yı düşümle dolaştım / bir Amerikanlar vize vermediler / denizlerden dağlardan çöllerden çok adamları sevdim / adamlara şaştım. / Mapusânelerde ışığıydı hürriyetimin / ekmeğimin katığıydı sürgünde / her biten akşamdaydı, her başlayan günde : / ulu kurtuluş düşü memleketimin.