
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Gogoan zaitut
amaren usain gozoa igarri dut
ene ama ederrarena.
Zaldiko-maldiko batean zabiltza
aldean daroadan edertasuna zara
zure ilea haizatu egiten da eta arropak ziztu bizian biratzen
zure aurpegi lotsatia agertu eta desagertu egiten da.
Zergatik da
zure oroitzapena labankada bat?
Horren urrun banago, nola entzun dezaket zure ahotsa
eta tupustean altxatu?
Belauniko nago zure eskuei so
laztandu nahi nituzke
baina ezin dut
kristal baten bestaldean zaude.
Ene arrosa,
bizitzaren amaieran antzezten ari naizen
nire dramaren ikusle zalantzatia naiz.
1959ko abuztuaren 7an
Seni düşünürüm / anamın kokusu gelir burnuma / dünya güzeli anamın. // Binmişin atlıkarıncasına içimdeki bayramın / fır dönersin eteklerinle saçların uçuşur / bir yitirip bir bulurum al al olmuş yüzünü. // Sebebi ne / seni bir bıçak yarası gibi hatırlamamın / sen böyle uzakken senin sesini duyup / yerimden fırlamamın sebebi ne? // Diz çöküp bakarım ellerine / ellerine dokunmak isterim / dokun amam / arkasındasın camın. / Ben bir şaşkın seyircisiyim gülüm / alacakaranlığımda oynadığım dramın.