
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Heriotza erantzi dut
eta jantzi ditut etorbideetako ekaineko hostoak
maiatzekoak txolinegiak ziren nire adinerako
uda oso bat dut zain
uda oso batean hiri hau,
kale kiskalgarriak, freskagarri eta izozkiak,
ahots errimea duten aldirietako aktoreak
izerdi sunda duten zinemetan,
futbol partida garrantzitsuetan desagertzen diren taxiak
eta farolen argipean paperezkoak diruditen
Hermitageko lorategietako zuhaitzak
apika Mexikoko ahaireak entzunen ditut
edo Ghanako tam-tam hotsak
eta zuk ilea moztuko duzu
are laburrago
uda oso bat dut zain
uda oso bat hirian
etorbideetako ekaineko hostoak jantzi ditut
eta heriotza erantzi
1962ko maiatzaren 24an
Ölüm düşüncesinden soyundum / giyindim Haziran yapraklarını bulvarların / Mayısınkiler ne de olsa fazlaca gençti benim için / bütün bir yaz bekliyor beni bir şehir yazı kızgın taşlan asfaltıyla / buzlu gazozu dondurması terli sinema salonları iri sesli taşra aktörleriyle / ortalıktan yok oluveren taksileriyle büyük futbol günlerinin / ve Ermitaj bahçesinde ampüllerin ışığında kâatlaşan ağaçlan / ve belki Meksika türküleri belki de Gana tam-tamlanyla / ve balkonda okuyacak olduğum şiirlerle / ve birazcık kesilip kısalacak saçlannla senin // bir şehir yazı bekliyor beni / giyindim Haziran yapraklannı bulvarların / ölüm düşüncesinden soyundum