
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
Aurkibidea
Agian Memeti idatziko diodan azken gutuna
Hitzaurrea (Lau kartzeletatik)
Bursako kartzela - XX. mendean
Zergatik suntsitu zuten aberria
Halaxe esan zion Menderesi Korean hil zen gure erreserbako ofizieretako batek
[bazen Berlingo Astoria jatetxean]
Egunkariko argazki batzuen karietara
Hegoaldeko mendiak ditut akorduan
[gure adar heldugabe eta berriak hautsi zituzten]
[ogi gazia jango banu legez maite zaitut]
[lau ginen Leipzigeko Astoria hotelean]
[guri buruz idatzi dudan guztia gezurra da]
[zer edo zer idatzi behar dut]
I kanta. Hildako neskatila
Neuk jo dut zuen atea
neu naiz ate guztiak jotzen ari dena
zuek, ostera, ezin nauzue begietsi
ezin baita hildako neskatila bat ikusi
Duela hamar urte luze
hil nintzen Hiroshiman
baina zazpi urte ditut oraindik
Hildako haurrek hazteari uzten diote
Lehenik ileak hartu zidan su
ondoren, eskuek eta begiek
Haizeak sakabanatutako errautsa
bihurtu nintzen
Niretzat ez dut deus nahi
Nahita ere ezingo nindukezue ondo zaindu
Paperaren antzera su hartu duen neskatila batek
ez du goxokirik jaten
Atez ate nabil:
Sinatu ezazue, sinatu ezazue
haurrek goxokiak jan ditzaten
ez ditzaten hil
1955