Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Igelaren kanta

 

Ortziak lurra estalirik…

menturaz urmaela dago lur gainean. Urmael horretan

gaur gauez, gaur gauean soilik, igela korroka ari…

Zer dio baina korroka horrekin?

 

Kanta hori ortzitik etorri

eta ortzira joango da berriz?

Ortziak lurra estalirik,

ur gainean labainka doa igelaren kanta.

 

Herri hau umelegia izanagatik,

gure bihotz akituarentzat

etxeko habeek dirudite sikuegi,

 

eta burua dugu astun, sorbaldak zurrundurik.

Hala ere, ilundu orduko igela korroka hasten da,

eta ur gainean labainka hor doa hodei beltzetarantz haren kanta.