Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Udazken gaueko ortzia

 

Hori da hori zalaparta alaia han goian!

Hainbeste andrazko

ahora etorritako guztiak elkarri esaten,

baina prestu izateari utzi gabe hala ere.

            Beheko munduan udazken gaua izaki,

ortzi gainekoan, aldiz, zalaparta alaia nagusi.

 

Zoru leunaren gainean

urrezko argiontziak izekita daude.

Burua txiki, eta soineko barrenak luze

eta ez dago aulkirik.

            Beheko munduan udazken gaua izaki...

hori da hori argitasuna han goian!

 

Ortzi gaineko mundua argi lausotan...

Antzinako festa itzaltsua,

zalaparta isil-isila

ortzi gaineko munduan, gau-oturuntza.

            Beheko mundu honetatik nengoen hari begira,

eta ohartzerako suntsitu egin da.