Ilargia
Gaur ilargiak myoga gehiegi jan du.
Garbilekuko teilatupean zintzilikatutako biwa-soinua, dirudienez, ez da entzungo,
Ez dago kare usainaz zertan beldurtu.
Zuhaixkak indartzen ari dira euren nortasuna,
Ahizpak lo gelditu dira, amak itxi egin ditu zur-sare gorriztak!
Orain, balkoi gainean begiratzen badut,
Kobrezko txanpona dago erorita, edo domina da agian?
Eguerdian Fumikori erori zaiona da.
Emango diot bihar.
Poltsikoan gorde eta ahaztuko zaidan beldur naiz, ilargiak myoga gehiegi jan du eta.
Zuhaixkak indartzen ari dira euren nortasuna,
Ahizpak lo gelditu dira, amak itxi egin ditu zur-sare gorriztak!