Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Udako gaua hirian

 

Zeruan ilargia, domina baten gisa,

kalean eraikinak, organo-tutuen pare,

parrandan nekatuta, gizonak etxera doaz kantari

                 —zimurtuta alkandora apainen lepoa—.

 

Ahoa handi bezain zabal,

sentimendu triste antzekoaz.

Burua zokor goibel bihurturik,

beste ezertarako gai ez, eta “tralara-tralara” doaz kantari.

 

Lan kontuak eta arbasoak

ez dituzte atzendu, baina

hiriko udako gauaren sakonean,

 

sutauts hilarekin harreman sakona izanik,

farolen argiaren erasoa begietan,

beste ezertarako gai ez, eta “laralai-laralai” doaz kantari.