Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Zuhaitzen itzalak

 

Tenplu sintoistako arkupea argitan murgildurik,

kulunkatu egiten dira zumarraren hostoak.

Berdean berde, udako eguerdiko zuhaizpeak

ni, damutan naizen hau, kontsolatzen nau.

 

Damu iluna, inondik joaten ez zaidana,

barre inozoz mukuru nire iragana,

ilunpe malkotsu egina,

denboraren puruz erauzi ezineko neke bihurtu da.

 

Orain, beraz, goizetik gauera

eutsi baino ez diot egiten egunero bizitzeari.

Herrarik gabe, neure senean ez banengo legez,

ortzira so eginik dauzkat begiak.

 

Tenplu sintoistako arkupea argitan murgildurik,

kulunkatu egiten dira zumarraren hostoak.

Berdean berde, udako eguerdiko zuhaizpeak

ni, damutan naizen hau, kontsolatzen nau.