Uda hondarreko kanta
Zumardiko zuhaitzek arnasa sakon hartzen zutelarik,
ortzia goi-goitik zegoen begira;
eguzkitan distira zegien hareatzan,
kristal puska bat egokitu eta ia zapaldu zuen bidaiariak.
Garbi eta garden dauden mendi ertzek
urre-arrainen eta nesken ahoak ikuzten dituzte;
airean gaindi datorren hegazkin hari
intsektuen malkoak igurtzi nizkion atzo.
Haizeak xingolak bidaltzen ditu ortzira,
eta ni, noizbait goitik behera jausi zen itsasoaz,
haren uhinez hitz egitera nator.
Zaldizkoen erregimentuaz, haien beso-ariketez,
behe mailako funtzionarioen zapata gaztainkarez,
eta mendi-magaleko bidean bakarrik
gidaririk gabe doan bizikletaz hitz egitera nator.