Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Tristezia lohituaren gainazalean

 

Tristezia lohituaren gain azalean

Elurra ari du gaur behin berriro

Tristezi lohituaren gain azaletik

Behin berriro haizea gaur hara-hona

 

Tristezi lohituaren gain azala

Azeri larru dela egin dezagun

Tristezi lohituaren gain azala

Kuzkurtu egiten da elur azpian

 

Tristezi lohituaren gain azalak

Ez du ezer espero ez ezer gura

Tristezi lohituaren gain azalak

Neke handitan dagi balbeaz amets

 

Tristezi lohituaren gain azalean

Sortzen zaidan beldurrak min ematen dit

Tristezi lohituaren gain azalean

Ezinbestez eguna bihurtzen da gau…