Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Hiru urteko oroitzapenak

 

Ataurreko oholtza eguteran zegoen,

bost kolore harturik erretxina lo,

kakiondo bat zegoen patioan,

eta mizpira koloreko gainazalean euliak burrunbari.

 

Pixontzi gainean, amaren besoetan

uzkitik xixare bat neukan dingilizka.

Xixarea mugitu egiten zen pixontzi barruan,

mugitu egiten zen, eta aho bete hortz utzi ninduen.

 

Ai!, ai!, ai!, hezurretaraino sartu zitzaidan ikara,

zergatik ez dakit baina oso beldurgarria zen,

negarrari eman eta,

tarte batez mainaka egon nintzen.

 

Ai!, ai!, ai!, hau beldurra hau!, hau beldurra hau!

           —gelan isiltasuna zen gailen—.

Aldameneko etxea dantzan joana zen ortzira!

Aldameneko etxea dantzan joana zen ortzira!