Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Ilargipeko hondartza

 

Ilargipeko gauean botoi bat

zegoen ur bazterrean.

 

Hartu eta zertarako erabil nezakeen

ez nuen pentsatu asko,

baina han botata uzteak pena eman zidanez

mahukan gorde nuen.

 

Ilargipeko gauean botoi bat

zegoen ur bazterrean.

 

Hartu eta zertarako erabil nezakeen

ez nuen pentsatu asko baina

     ilargi aldera ezin nuenez jaurti,

     uhin artera ezin nuenez jaurti

mahukan gorde nuen.

 

Ilargipeko gauean jaso nuen botoia

hatz mamietan hartu eta bihotzean sartu zitzaidan.

 

Nola utziko nuen ba han botata

ilargipeko gauean jaso nuen botoia.