Gau beranduko euria
Verlaineren irudia
Euria gaur gauean ere antzina bezala
Aspaldiko abestiak ari da kantari.
Etengabe, unagarri, gogaikarri.
Nahi gabe ikusi dut Ver jaunaren gorputz tzarra,
Biltegien arteko pasabidetik doala.
Biltegien artean gomazko zirak diz-diz,
Zohikatz pila miserablea iseka airez.
Eta estrata honen barrenean,
Estrata honen barrenean bederen… etorkizuna xume.
Ordea xume izanik ere etorkizuna geroa izango da, ala?
Ez dut behar autorik
Hain gutxi kaleko argirik.
Taberna atarietako argien begi ustelok, adi!
Kimika urrunean burrundara batean dabil.