Azken orena
Udazkeneko zerua uher ilun eta
zaldi beltzaren begietako argia bezalakoa.
Ur ezaz ihartzen diren liliak,
ai, huts bihotza!
Jainkorik gabe, seinalerik gabe,
leiho ondoan emakumearen zeruratzea.
Ortzi zuria itsu dago,
haize zuria hotz dago…
Leiho ondoan burua ikuzten,
besoak samur, ezti zituen.
Goizeko argia isuria dago,
ur hotsa, tantaka jariatzen…
Kalean giro zegoen,
haurren berbaroa bata bestearen ondoan.
Baina zer agituko zaio arima honi,
ahulduz, arinduz, bihurtuko ote da inoiz zeru?