Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Hasperena

 

Tetsutaro Kawakamiri

 

Hasperena gaueko zingiraraino joango da,

eta gaixotasunak dakartzan airearen baitan kliska egingo du.

Kliskak krak egingo du aiherraz isurtzean.

Ikertzaile gazteen lepondoa bezalakoak izango dira zuhaitzak.

 

Eguna urratzen duenean, leihoak irekiko dira horizontean.

Laboraria herri aldera joango da orgatik tiraka.

Hasperena, gero eta sakonagoa,

muino-bazterra jotzen duen orgaren hotsa bezalakoa izango da.

 

Zelaiaren erdian mendi-ertzetik pinu tantaiak zainduko nau.

Barrerik egiten ez duen osaba tolesgabe baten antzekoa izango da.

Egingo nuke jainkoren bat aire geruzen hondoan arrantzan ari dela.

 

Lainotutakoan, otiaren begi niniak ikusiko dira hondarretan,

herriak urrunean karezkoa dirudi,

Petri Handiaren begiek ņirņir dagite hodeietan.