Gazte egin arteko kanta
I
Haurtzaroa:
nire gainean ari zuen elurrak
lumatza kotoizkoa ematen zuen.
Nerabezaroa:
nire gainean ari zuen elurrak
elur busti maskala ematen zuen.
Hamazazpi eta hemeretzi urte artea:
nire gainean ari zuen elurra
txingor eraso legez barreiatu zen.
Hogei eta hogeita bi urte artea:
nire gainean ari zuen elurra
harriabarra zela egin zitzaidan.
Hogeita hiru urte:
nire gainean ari zuen elurrak
elur-bisuts printzatu ematen zuen.
Hogeita lau urte:
nire gainean ari zuen elurra
isil-isil etzanda pausatu egin zen.
II
Nire gainean ari duen elurra
lore-hosto balitz bezala ari zait pausatzen.
Surtan den egur hotsa adi daiteke
Iluntzen ari dela ortzi izoztua.
Nire gainean ari zuen elurrak
Zeharo airos eta iragan minez,
Nigana luzatuta zeuzkan eskuak.
Nire gainean ari zuen elurrak
Bekoki berotuan jausten zenean,
Malko-erreka dirdai ematen zuen.
Nire gainean ari zuen elurra
Bihotz barne muinetik eskertu nuen,
Zorretan nintzen,
Luzaroan bizi nendin otoiztu nion Jainkoari.
Nire gainean ari zuen elurra
Zinez, benetan, elur aratza zen.