Gizon baten erretratua
1
Gizon pinpirin hark Europatik itzuli berri
artean ileari olio berdea ematen zion, zeukan adinarekin.
Gauero kafetegi batera joan eta
jabearekin hizketan errukia ematen zuen.
Hil zela jakin nuenean are errukarriago begitandu zitzaidan.
2
Desilusioaren kolorea altzairuaren kolorea.
Ilearen distira eta lanpararen urre kolorea ilunsentian,
lorategira irekita zegoen atetik
atera zen kanpora.
Lepondoko ilea moztu berri, eskumuturrak
eta gorputz atal guztiak urduri,
eta hotz.
Ate irekitik
sartzen zen etsipena
gupidarik gabe haizearekin batera.
Irakurketa, maitasun isila,
te beroa… horiek guztiak desagertu egin ziren
arrastiriko ortziaz batera, haizeaz batera.
3
Neska hura
horma barruan sartu zen.
Eta gizona gelan bakar-bakarrik
zapiaz mahaia garbitzen ari zen.