Errudunaren kanta
Abe Rokuro-ri
Neure aldian, gazte amorratu nintzela, lorezain traketsak
ibili nituen lanean; bai gauza tristea!
Orduz gero odolik gehiena
burura igo, irakiten hasi eta bor-bor batean dabilkit.
Sosegurik gabe, bizkor aitzinatu beharraren beharrez,
beti nabil neure buruaz landa zerbaiten xerka.
Jokabide inozoagorik!
Hori da burubide ulergaitza!
Beraz zuhaitz errukarri hau,
azal latz lakarra ortzian eta airean utzita,
iraganeko damutan murgildurik etengabe,
nagiak jota, jokaera apetatsuz,
kikildua jendearen aitzinean, koipekeriari emana,
sarri jausten da uste gabean ergelkerian.