Galdutako itxaropena
Ortzi ilunean desagertu zen
gaztetan sutan nuen itxaropena.
Uda gaueko izarrak nola, oraindik
ortzian, han urrutian erdikusten da.
Ortzi ilunean desagertu zen
gaztetako ametsa, itxaropena.
Orain, hemen ahuspez natza,
piztia baten gisan, hausnar ilunean.
Oldozte itun horrek
atertuko duen ezin jakin.
Eta ortziko ilargiari begira,
gauaren itsasoan itota nagoela dirudi.
Sakonegia da baga hori.
Aratzegia da ilargi hori.
Gaixoa nire gazte denboran sutan zen itxaropena,
jadanik joana da ortzi ilunean gora.