Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Udako egun baten kanta

 

Zeru urdina geldi dago,

hodei bakar bat ere ez.

    Uda eguerdiko isiltasunean

    bikearen argitasuna ere aratza.

 

Udako zeruak badu zerbait,

xaloa dirudiena:

            eguzki-lore kiskali, harroak

                  herrixkako geltokian tente.

 

Haurrak zuhurtasunez hazten ari den amaren antzera

            jotzen du trenak txistua,

            mendi ondotik igarotzean.

 

Mendi ondotik igaroz

amaren antzera jotzen du trenak txistua

            udako eguerdi beroan.