Arratseko oskorria
Muinoek, paparrean eskuak jarririk,
atzeraka egin dute.
Eguzki etzana, gupidaren antzera,
urrekara.
Zelaian belarra
landa-abestiak kantatuz,
mendian zuhaitzak
zahartzaroko sentimendu apalez.
Oraintxe ere hemen nago ni:
haurrek zapaldutako
txirla barruko mami.
Oraintxe bertan izan bihotza sendo, eta
amore eman umiltasunez,
besoak antxumatu eta banoa.