Gaua aurrera
Utsumi Kenichiro-ri
Ilundu ahala, auzoko bainuetxean
urak hartzen ari direnen hotsak entzuten dira gauero.
Ur beroaren jarioa lurrunetan gora-gora,
antzinako Musashino eskualdeko gau beltza da.
Behelainoa han da, bare,
ilargiaren argitasuna bistatzen da gainean
eta, deblauki, zakur zaunkak entzuten urrun.
Aldarte hori izaten dut
amets lausoa egiten dudanean sutondoan.
Dagoeneko… lehengoa ez naizen arren…,
oraindik barruan dudan bihotzaren samurra
ahapeka hitz egiten hasten zait gaur bezalako gauetan eta,
esker onez, hari egoten natzaio adi,
esker onez, hari egoten natzaio adi.