Yoneko
Hogeita zortzi urteko neska hark
biriketako gaitzak erasanda mehe-meheak zituen zangosagarrak.
Makal-zuhaitza bezain zutik zegoen
oinezkorik gabeko espaloi ertzean.
Neskak Yoneko zuen izena.
Udan musua zikina zuela ematen zuen baina
garbia izaten zuen neguan eta udazkenean.
—Ahula zuen ahotsa
Hogeita zortzi urteko neska hura
ezkontzen zenean
sendatuko zela uste nuen… eta hori pentsatzen
so egiten nion aldian behin.
Baina berari ez nion esan behin ere.
Ez zaila zitzaidalako esatea,
ez lur jota utziko nuen beldur nintzelako,
zergatik ez dakit baina hori inoiz aipatu gabe geratu nintzen.
Hogeita zortzi urteko neska hura
espaloian zegoen makal-zuhaitza bezain tente,
arratsaldea zen euria atertu berri.
—Haren ahots ahula entzun nahiko nuke berriz…—