Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Neguko euri gaua

 

Neguko gau beltzaren sakonean

zarra-zarra ari zuen euria

—arrats oskorrian jarri arbi lehorraren ezkortasuna baino hobea—.

Orain, neguko gau beltzaren sakonean,

euria zarra-zarra ari du.

Neska hilen ahotsak ere entzuten dira

—ae ao!, ae ao!,eo!, aeo eo!—

euritan igeri;

behiala desagertu esne koloreko izotz-zaku haiek…

Orain, neguko gau beltzaren sakonean,

euria zarra-zarra ari du eta,

nire amaren gerriko gaineko lokarria

euriak eraman, eta zimelduta geratu da:

jendearen gupidak

noizbait izango ote zuen kolore laranja?