Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Ilargitea 2

 

O Testilis eta Aminta

Lorategira irten eta jostari dabiltza

 

Hau da hau udaberriko ilunabarra

Behelaino epela ere bada

 

Ilargiteak argiturik

Lorategiko jarlekuan eserita daude

 

Ondoan daukate gitarra

Baina joko dutenik ez dirudi

 

Belardiaz haratago bada oihana

Beltzean beltz ilunez min

 

O Testilis eta Aminta

Ahapeka ari dira hizketan

 

Oihanean ipurtargia bailitzan

Kukubilko dago haur hila