Zirkua
Garai batzuk badira izan direnak:
eta hala, izan zen gerra uher bat.
Garai batzuk badira izan direnak:
eta hala, neguak haize gogorra.
Garai batzuk badira izan direnak:
gaur gauean segurua da parranda,
gaur gauean segurua da parranda.
Zirkuko karpa goian habe bat bada:
bertatik trapezio bat zabuz zintzilik,
ez da bistatzen ahal trapezio hori,
buruz behera dago, beso-dindiliz,
kotoizko sabai arre lohiaren pean.
Iuaaaan!, iuioooon!, iuiaiuion!
Haren ondo-ondoko argi zuriak
uhal merkea bailitzan bota du hatsa,
ikusle guztiak sardinak nola,
ostra-maskorrak legez estu arnasa.
Iuaaaan!, iuioooon!, iuiaiuion!
Kanpo beltzean ikatz iluna itsu,
gaua da, gero eta gau sakonagoa,
paraxut haren minez murgilduz nostalgian.
Iuaaaan, iuioooon, iuiaiuion!