Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Udaberri hastapeneko haizea

 

      Gaur dabilen haizea, urrezkoa

   Haize handia, zilarrezko kaskabiloa

Gaur dabilen haizea, urrezkoa

 

      Erregina koroatuaren antzera

   Mahaira jarrita

Leiho zabalaren aurrean eseri naiz

 

      Kanpoan dabilen haizea, urrezkoa

   Haize handia, zilarrezko kaskabiloa

Gaur dabilen haizea, urrezkoa

 

      Belar ihartuaren doinua, tristea

   Ortzian kea noraezean

Lainotzen doa samur eta alai

 

      Miruaren koloreko lur usaintsua

   Arropa esekitzeko makila ortzian gora

Igotzen noan aldapa etzana da baina…

 

      Neska gazteen kokotsak ote?

   Muinoetako zuhaitz-adarrak lakarrak dira

Gaur dabilen haizea, urrezkoa…