Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Gau hotz bateko autoerretratua

 

Ez da dirdaitsua,

baina brida bakar honi irmo heldurik,

eremu ilun, laiotz honetatik igarotzea!

Helburua zein den garbi dagoenez,

neguko gauaz ez naiz kexu.

Jendearen pairamenik ezaren tristura, eta

ametsaren menpe harat-honat emakumeen murmurio-abesti alderraiak

zigor xume direla eginik,

larrua zizta diezadaten uzten diet.

 

Zabuka eta isil,

formaltasun doi bat gorderik,

nagikeriagatik neure buruari agirika egiten diot

ilargi hotzaren azpian igaro arau.

 

Alai, bare eta hotz iraun, eta neure burua ez dezadan sal,

hori du nire arimak desio!