Udaberriko gaua
Leiho-marko barruan, zilar belztuan, bete-beteko bakean,
arrosa koloreko lore bat da loretan.
Iretargi argitan, korderik gabe,
orin-izun dirudi lili-alorrak.
Ezer bakunik ez da, bereizirik ez,
kementsu eta lotsati zuhaitzok higi!
Soinu xarmant honetan
ez da itxaropenik, ez da aitortzarik.
Soilik mendiko arotz xumeak
begizta lezake karabanaren joana.
Leiho barruan dago
zetazko soineko hozkirri eta lainotsu hondarkara.
Piano papar zabalaren hotsa:
arbasoak ez daude, gurasoak joan dira.
Non ote dago lurperatutako txakurra.
Azafrai koloreko isurtzen da
udaberriko gaua.