Ilunabarra
Urloaren azal ilunean
loto-loreak, bata besteari itsatsita, kulunka.
Loto-hostoek, lotsa ez direnez,
soilik dute soinu ilauna airatzen.
Hots horiekin, nik bihotza aldaroka,
nik begiak argi apalez ortzi mugaren jarraile…,
mendi beltzek kuku egiten dute, hori baino ez
—Behin galdu dena ez da itzuliko berriz!—.
Tristuraz pentsatzen hasita, hau baino tristeagorik ez da:
belar-zuztarren lurrina isil datorkit sudur mintzera,
baratzeko lurra, harriekin bat, dagokit begira
—Ez dakart baina lurra iraultzeko asmorik!—.
Geldi eta ezaxola, zutik jarririk, ilunabarrean
ni atzematera egin du aitaren irudiak, eta orduan, urrats bat, bi…
aurrera egitea, ez daukat beste aukerarik.