Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Nire maite txikia

 

Gauez, arima eder bat negar malkotan,

      —Hura da neska zintzoa, hura!—

Gauez, arima eder bat negar malkotan,

      “Hil behar badut ere ez dit axola…” zioen.

 

Zelai hezeko lur beltzaren belar motz gainean

      arratseko haizea zebilela,

“Hil behar badut ere ez dit axola. Hil behar badut ere dit axola” esanez

      arima eder hark negar egin zuen.

 

Gauez, ortzia oso goian, haize mina zebilen,

      —Ni ez nintzen gai otoitz egiteko baino…—