Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Udaberriko ilunabarra

 

Zinkezko teilatuak senbei-opila janez,

udaberriko ilunabarra lasaia da.

Behetik gora botatako hautsak urdindurik,

udaberriko ilunabarra isila da.

 

Ai! Ba al da txorimalorik? Ez dago alerik.

Zaldiak irrintzi egingo du? Ez du egingo.

Ilargiaren argitasun zurbilak zirkinik gabe, otzan irauten du…

Hau ote udaberriko ilunabarra?

 

Zelaiko tenpluek pikor gorriak diruditela,

orgaren gurpilak olioa galduta,

nik gaur egungo historiaz zerbait aipatzen badut,

trufaz eta isekari hasten zaizkit ortzia eta mendia.

 

Teila bat erorian galdu da:

orain udaberriko ilunabarra

mutu doa aurrera,

bere zainaren baitara.