Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Eskerrak eskeletoa atxikitzen dudan oraindik
Non egongo ote dira dentistak umetan
erauzi zizkidan hortz-haginak?
Haien izaera karetsua-edo dela eta,
ziur ez zituztela harrek jango.
Beldur bainaiz ez ote diren egongo,
ilusioz beterik, edozein zabortegitan zain
haragiaren piztuera noiz iritsiko
azkenik nire hortzoietan berriz txertatzeko.
Are beldurrago naiz ez ote diren,
egun txarren batean, hemendik milioika urtera,
beste galaxia bateko arkeologo baten eskuetan eroriko,
eta probintzia-museo batean amaituko,
plastikozko orrazi eta sardina-ontzi herdoilduen artean,
Aro baten (niretzat bizitza osoaren)
lekukotza engainagarri gisa,
etorkizunean ezer gutxi jakingo baitute Aro haren gainean.
(Aro hura norbera bizi izatekoa baitzen
—egoera hobean, noski—,
eta hala eta guztiz ere ez da ulergarri.)
Ulergarri da,
beraz
—halabeharrez usteltzera
eta ahanzturara bideratuta nagoenez—,
lo galduko gauetan estu eta larri galdetzea:
Non egongo ote dira dentistak umetan
erauzi zizkidan hortz-haginak?