Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Poema elegiako batzuetarako sarrera

 

Hitz multzo batzuk ezartzen ditut hemen.

 

Nire asmoa ez da, besterik gabe,

joandako egunen mausoleo iharra

keinu baliaezinez apaintzea; egun betiko

bertan behera utziak, noizbait gurea izan zen

eta jada sekula itzuliko ez garen

jauregi nahaspilatsu bateko gelen antzera.

 

Hitz horiek,

beren ezerezean

 

—gorpu maite batekin batera

lurperatutako arrosak bezala,

hark jada ezin baititu ikusi ez haien lurrinaz gozatu—,

 

izan daitezela, behintzat,

 

denboraren joanak zimeldu,

eta haien esanahi iluna desegin, edo ezezagun bihurtzen denean,

 

lekukotza —halakorik ahal balitz— betierekoa:

 

ez, gogora ekartzen duten ondasun galduarena;

 

ez eta, gaur, ilunpean uzten dituen

esku

jada ilunpean ezabatuarena ere,

 

baizik eta esku hori mugiarazi duen errukiarena.