Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Amodiozko urtebetetzea
Zer-nolakoa izango ote naiz ni
jada ni ez naizenean?
Denborak
nire egitura aldatu,
eta nire gorputza beste bat denean,
beste bat nire odola,
beste batzuk nire begiak eta nire ileak.
Zurekin gogoratuko naiz, beharbada.
Ziur aski,
hurrenez hurreneko nire gorputzek
—bizirik, heriotzarantz, iraunarazten nautela—
eskutik eskura pasako diote elkarri,
bihotzetik bihotzera,
haragitik haragira,
alde egiten duzunean
tristura eragiten didan
zer misteriotsua,
zure bila itsu bultzatzen nauena,
ezinbestean
zure ondora naramana:
jendeak maitasuna deitzen duen hori, azken batean.
Eta begiek
—zer axola du begi hauek ez izatea—
zoazen lekura jarraituko zaituzte, fidel.