Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Garaitua
Atzean gelditu ziren hondakinak:
zure etxearen puskak ke jario,
suak hartutako udak, odol lehortua,
eta haren gainean grinatzen da —azken putrea—
haizea.
Zuk bidaiari ekiten diozu, aurrerantz, arrazoiz
etorkizun deitzen duten garairantz.
Ezein lur
ez baitaukazu;
ezein aberri ez baita,
ezta sekula izango ere, zurea;
ezein herritan ezin izango baita sustraitu
zure bihotz inor gabea.
Ezin izango duzu sekula —eta hain da erraza—
burdin langa bat ireki,
eta, besterik gabe, esan: “egun on,
ama”.
Nahiz eta, izan ere, eguna ona den,
larrainetan garia egon,
eta zuhaitzek
beren adar nekatuak zuregana
zabaldu, eta fruituak edo gerizpea
eskaini, atseden har dezazun.