Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Datu biografikoa
Madrilen nagoenean,
etxeko labezomorroek protesta egiten dute gauez irakurtzen dudalako.
Argiak gordelekuetatik irteteko gogoa kentzen die,
eta, hala, aukera galtzen dute nire logelatik paseoan ibiltzeko,
leku horrek
—arrazoi ilunak direla eta—
erakarpen ezin eutsizkoa sortzen baitie.
Orain aipatzen ari dira errepublikako presidenteari kexu-idatzi bat aurkeztea,
eta neure artean galdera egiten dut:
zein lurraldetan uste dute bizi direla?;
labezomorro hauek ez dute egunkaririk irakurtzen.
Gogoko dute, ordea, mozkor nadin,
eta goizaldera arte tangoak dantza ditzadan,
hartara arriskurik batere gabe ari baitaitezke
zokomiran ibiltze etengabe eta zentzugabean, itsu-itsuan
nire etzalekuko baldosa zabaletan barrena.
Batzuetan atsegina ematen diet,
ez haien desioak kontuan hartzen ditudalako,
ezpada, arrazoi ilunak direla eta,
erakarpen ezin eutsizkoa sortzen didatelako
oso gaizki argiztaturiko leku jakin batzuek;
han berandutzen zait, aurrez erabakitako asmorik gabe,
harik eta, sortzean, eguzkiak egun berria iragartzen duen arte.
Etxera itzuli eta
pasabidetik haien gorputz ttipiekin gurutzatzen naizenean,
baldarki eta beldurrez
bizileku dituzten zirrikitu ospeletarantz ihesean doazela,
gau ona opatzen diet desgaraiz
—baina bihotzez, benetan—,
eta neure buruarengan haien segurtasun eza antzematen dut,
haien desordukeria,
haien fotofobia,
eta beste joera eta jarrera asko; joera eta
jarrerok —lastimagarri zait esan beharra—
ez dute gauza on askorik azaltzen ortoptero horien alde.