Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Jakitunak campusean

 

Direnak dira.

 

Bareak, egonarritsuak, talde

txikitan harat-honat

lorategi esparruan,

            ikus itzazue.

Edo, are hobeto, entzun iezaiezue:

 

zientzia lausoa egozten dute marruka,

Plinioren orriz

eta letxuga hostoz bazkatzen dira;

hanburgesak irensten dituzte,

testu grekoak,

sanskritozko testikulu ñimiñoak;

            eta gero

lurra ongarritzen dute

detritu klasikoekin:

            alma mater.

 

Korrok egiten badute,

orro eruditu batek

jakinduriaz lurrintzen du campusa.

 

Isilean, gogoeta egiten badute,

ezin argituzko silogismoek, bizkor,

unibertso aratz bat argiztatuz,

zeharkatzen dituzte haien neurona akituak.

Erantzuna bilatzen dute

—begirada etorkizunean galdurik—

betiereko

enigmetarako:

Zer soldata izango dut hemendik urtebetera?

Osteguna al da gaur?

            Zenbat

denbora beharko du lurmentzeko honenbeste elur?