Poesia kaiera
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
Angel Gonzalez
1925-2008
 
Poesia kaiera
Angel Gonzalez
itzulpena: Gerardo Markuleta
2016, poesia
64 orrialde
978-84-92468-83-6
aurkibidea
 

 

Aho batez hautatua

 

Bai, gaizki-ulertu bat izan zen.

             Oihukatu zuten: hautestontzietara!

eta hark ulertu: armak hartzera! —edo hori esan zuen gero.

Buruharrotasun handikoa izanik, asko hil zuen.

Pistolaz, erriflez, dekretuz.

 

Ezpata zorroraturik, esan zuen, dio:

Demokrazia ezin hobea da.

Jendeak txalo jo zuen. Isilik iraun zuten bakarrik

hildakoek, zirkinik ere egin gabe.

 

Bete egingo da herriaren borondatea.

Ordu honetatik aurrera —isilunea—,

Nagusia izango naiz, nahi baduzue. Konforme

ez daudenak, altxa eskua.

 

Hilotz gehiengo geldiak

agintea eman zion hilerri osoaren gainean.