Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Aurkibidea
[nire izena Angel Gonzalez izan dadin]
[zuek guztiok zoriontsu ematen duzu]
[ibai bat igarotzen da hemendik]
Animalientzako alegiak. Sarrera
Amodio-leku aproposen inbentarioa
Larunbatetan, prostitutak goizean goiz jaikitzen dira, prest egoteko
Hala ez zen sekula berriro izan
Poema elegiako batzuetarako sarrera
Poetika, noiz edo noiz betetzen saiatzen naizena
[ilunabar-argi esaten diogun hori]
Hildakoen aurkako irain-idatzia
Hemen, Madrilen, mila bederatziehun eta
berrogeita hamalauan: gizon bat bakarrik.
Otsailez beteriko gizon bat,
igande argitsuz gose,
martxorantz ibilian pausoz pauso,
haizearen eta zeruertz gorrien
martxorantz —eta duela gutxiko udaberrirantz,
jada apiril euritsuaren mugan—.
Hemen, Madrilen, tranbia eta
errainu artean, gizon bat: gizon bat bakarrik.
—Geroago etorriko da maiatza, eta ekaina ondoren,
eta gero uztaila eta, azkenik, abuztua—.
Gizon bat, urtebete daukana ezertarako ez,
denerako daukan asperduraren aurrean.